top of page

Wolfgang Amadeus Mozart Salzburgon, 1756ko urtarrilaren 27an jaio zen, eta 1791ko abenduaren 5an hil zen Vienan aro klasikoko austriar konpositore handi eta emankorra izan zen. 600 obra baino gehiago konposatu zituen; haietako asko, musikagintzaren gailurtzat aitortuak hainbat arlotan: opera, musika sakratua, ganbera-musika, orkestrarakoa. Konpositore klasikoen artean ezagunenetarikoa da.

Bost urte zituela musika idazten eta jotzen zuen. 1762. urtean, Leopold Mozartek, Wolfgang eta Maria Anna seme-alabek musikarako zuten gaitasun harrigarria ikusirik, Europan zehar eraman zituen kontzertuak eskaintzera.

MOZART

bottom of page